“Zorionak Lazkaoko merkatariei.” “Felicitaciones a los comerciantes de Lazkao.”

Badira hilabete batzuk albiste honen berri genuela Bareaken, Lazkaoko merkatariek bildu eta antolatzeko zuten asmoarena alegia. Guretzat berri aparta izan da eta hemendik ideiaren bultzatzaileak eta partehartzaileak zorionadu nahi ditugu. Badakigu gainera, Lazkaoko Udalak, Patxi Albisu alkatea buru duela, laguntza osoa eskaini diola ekimen berri honi. Behar dutenerako laguntza emateko prest gaudela jakin arazi nahi genieke eta esan, eremu berri bat irekitzen dela gure eskualdean, non ditugun hiru merkatari elkarteen artean (Ordizian, Lazkaon eta Bareak) gure merkataritza bizirik mantentzeko ekimen desberdinetan kolaborazio lanak egin ahal izango ditugun. Joan den ostiralean aro berri honi hasiera eman zionten Benito Lertxundiren kontzertu batekin. Hainbat...

“Dendarteaneko ezhoiko bilera Tolosan”. “Celebrada asamblea extraordinaria de Dendartean”

Joan den otsailaren 25ean Dendarteanen (Gipuzkoako Merkatari Elkarteen elkartea) ezohiko batzarra izan zen Tolosan. Bertan izan ziren Bareakeko lehendakaria, Julkiko Iñaki Ibañez eta bokala, Infocosteko Carlos Gonzalez. Bertan aztertutako gaien artean Dendarteaneko estatutuen aldaketa izan zen. Aldaketa hau Dendarteanen ekintza  esparrua zabaldu ahal izateko da eta baita antolaketa estruktura hobetzeko ere. Adibidez, sektoreen saila garatu eta Dendarteanek patronal moduan aritu ahal izatea hanbat tokitan, baita guri dagozkigun hitzarmenak negoziatzerako garaian ere. Euskaldendak elkarte berrian sartzea ere onartu zen. Hau Euskadiko merkatarien elkarte berria da. Garrantzitsua izan zen sektorekako komunikazioan aurrera egitearen adostasuna....