Bareaken zuzendaritza batzordearen berrautapena hiru sarrera berrirekin.
PRENTSA OHARRA 2011ko otsailaren 11, ostirala Joan den otsailaren 9an ostatutako eta Bareaken azken urteetan ospatu den batzarrik jendetsuenak, bere eginbeharren artean zuen Zuzendaritza Batzordea berriaren aukeraketa. Eta aho batez onartu zen, irtetera Zuzendaritza Batzordea eta hauek egindako proposamenari babesa emanez, hiru juntakide gehiago sartuz. Junta honela geratu da: Iñaki Ibáñez Julki gozotegikoa. (errepikatzen du) Mertxe Cobos Kux-Kux jantzi-dendakoa (errepikatzen du) Larraitz Urdalleta Urraki bidaiak-ekoa (errepikatzen du) Carlos Gonzalez Infocoste Beasaingoa (errepikatzen du) Eva Martínez Itak osagarrietakoa (kide berria) Yolanda Soto Y.S. Harriak eta Osagarriak-ekoa (kide berria) Felix Huici Blues Brothers-ekoa (kide berria Zuzendaritza...
BAREAKEK URTEKO BATZAR OROKORRA OSPATU DU_BAREAK CELEBRA SU ASAMBLEA GENERAL ANUAL
Atzo, otsailaren 9an, Beasaingo Udaletxeko batzar aretoan urteko batzar orokorra ospatu zuen Bareakek. Lehenik eta behin eskualdeko merkataritza dinamizazio bulegoaren aurkezpena egin zen, zeina Zezilia Herradorren ardurapean egongo den eta Bareaken teknikari berria aurkeztu zen, Ainhoa Nuñez. Bigarren puntu bezala txeke eta puntuen gaia aztertu zen eta hauek aurten izango dituzten aldaketen berri eman zitzaien bertaratutako merkatariei. Gainera, web orriak izango dituen berrikuntzen berri ere eman zen eta bazkideen partaidetza aktiboa eskatu zen berau elikatzeko. 2011. urterako lan plangintzaren aurkezpena egin zen eta Bareakek epe honetarako prestatu dituen kanpainak azaldu ziren. Azkenik, estatutuen aldaketa proposatu zen eta aho batez onartu ziren...
zuzendaritza batzordearen bilera_Reunión de la junta directiva
Bareakeko zuzendaritza batzordea bileran bildu zen Joan den asteartean. Hainbat gai desberdin aztertu ziren bileran eta hona hemen hauen laburpentxo bat: Datorren ostiralean eskualdeko merkataritza dinamizazio bulegoa aurkezteko prentsaurrekoa emango dugu udaletxeko batzar aretoan 12.00etan. Horretaz gain 2011rako lan plangintzaren lerro nagusiak ere aurkeztuko ditugu bertan. Eta dagoeneko esku artean duzuen merkataritza gidaren (mapa) aurkezpena egingo da bide batez. Gainera, datorren otsailerako bazkide asanbladarako deialdia egingo dela ere erabaki da, bertan joan den urteko eta datorren urteko gai garrantzitsuak landuko ditugularik. Beraz, bazkide, zu ere bertan egotea garrantzizkoa da. Data eta ordua zehazteke geratu dira, baina honen berri emango...
29ko GREBAREN AURREAN / ANTE LA HUELGA DEL DIA 29
BAREAK, Beasaingo Merkatarien Elkarteak bizi dugun egoera larriarekin jendea haserre egotea sortarazten duten kausekin bat egiten du. Arrazoi horregatik solidario sentitzen gara okerren pasatzen ari den jendearekin. Hala ere, merkatari eta ostalariek ere pairatzen dugun egoeraren gain atentzioa deitu nahi genuke, hala nola kontsumoaren jaitsiera, kredituen murrizketa etab. Eta gure establezimenduak ireki ala ez, gastuak berdinak izaten jarraitzen dutela adierazi. Gainera, ez ditugu greba honen ondorioak ordaindu nahi, errebindikazio guztietako trukeko txanpona ezin dugula izan baiteritzogu. Greba hau soluzio bidea ez delakoan gaude, baina 29an goizean zehar lanuztea egitearen ekarpena egin dezakegula uste dugu, eta ea denon artean egoera konplexu honetatik...
“BAREAKek hasi du alderdiekin bilera txanda” “BAREAK ha comenzado la ronda con los partidos”
Esanda zegoen moduan, joan den astean hasi zuen Bareakek herriko alderdi politikoekin bilera txanda. EAJ, EB, HAMAIKA BAT eta EZKER ABERTZALEArekin izan ditu orain arteko bilerak. PSE eta PPrekin pendiente daude oraindik ere bilerak, kontaktu eta agenda arazoak direa medio. Bilera hauetan taldeen aurkezpenak egin dira eta bi aldeek dituzten eskaera eta asmoak azaldu dira. Bareakek alderdiei garbi utzi die Elkarteak herriko merkataritzan duen ordezkaritza eta datozen hauteskundeetan alderdiek aurkeztuko dituzten programetan merkataritzari zein tarte eskainiko dioten ere galdetu zuen. Elkarteak Udaletxean merkataritzaren ordezkaritza beharrezkoa ikusten duela azaldu zuen. Alderdi politikoen erantzuna ona izan da eta datozen hauteskundeak baino lehenago...



Iruzkin berriak